Matematikaren eskutik

Atzo Iturzaeta herri eskolan  matematikaren eskutik hogeiren bat lagun solasean egon ginen.


Aipatu genituen oinarri filosofikoak:

  • Focusing , Eugene Gendlin filosofia espereintziala, gorputzez pentsatzeko, sentsaziotetatik garatzeko...
  • Manipulazioa eta konstruktibismoa ez da nahikoa, sentitu behar da, gure gorputzean ikasitakoak aztarna utzi behar du, bestela ez da izango ikasketa esanguratsoa, eta gure gorputzean gelditutako sentsazioa, aztarnara alegia bueltatzen garenean orduan gure ikas prozesua garatzen da.

Eta hainbat dinamika  presentatu nuen:
  • biderkatze taula patroi matematiko moduan ikusiz, ( egurra eta artilea, waldorf eskola batetik  idea hartuta,  gero bigarren dbh, eta gure ekonomiara adaptatu eta garatu nuen)
  • tapoiekin irizpideak landuz: konturatu ginen berdinak elkartzeko esatea ez dela nahikoa izaten. Hori egiaztatu genuen (neuk sortutako dinamika)
  • tapoiekin biderkatze propietateak (neuk sortutakoa)
  • estadistika eta probabilitatea lehen pausoak erregletekin emateko (Jose Angel Murciarren bideo batean ikusitako dinamika batean oinarrituta)
  • legoko piezak edo polikuboak erabiliz multiplo eta zatitzaile kontzeptuak, baita mkt eta zkh ere. ("marea verde" mkt bideo batean oinarritutako dinamika)
  • Lehen mailako ekuazioak ebaztometroa edo berdintza presentazio txiki bat (iaz nik asmatutakoa, eta aurten martxan jarrita, baita ekuazio sistemak lantzeko ere balio du)
  • Sierpisnki proiektua fraktalak eta hainbat forma geometrikoa ikusteko edo matematika garatzeko baliabidea.(Aurten  Legazpiko Olazabal institutoan martxan jarri dudan proiektua)

Eta beste hainbeste  dinamika eta ideak kajoian gelditu direnak, behar bada beste momentu batean berriz elkartzeko aukera izango dugu.

Hantxe egon ginenok eta egon ez zirenak hementxe dugu aukera idazteko komentarioren bat edo beste.
Mila esker zuen harreragatik eta laister arte.